FINALIZA EL XIV. PROYECTO DE LIMPIEZA DEL LITORAL Fecha de la publicación: 28/05/2015



Fecha de la publicación: 28/05/2015

Gaur goizeko 11:00etan egin da Itsas Etxea Auditoriumean XIV. Itsasertzeko Garbiketa proiektuaren itxiera ekitaldia. Han izan dira proiektuan parte hartu duten 6 langileak, hezitzailea, Udaleko ordezkari politikoak eta baita Lanbideko ordezkariak ere. Hondarribiko Udalaren proiektua da, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin. Hondarribiko itsasertzean zehar garbiketa eta egokitze lanak egiteko programa da. Bertan hezitzaile batek eta 6 langileek parte hartu dute, eta 6 hilabeteko iraupena izan du. Oraingo honetan, lan taldearen adin tartea 35 urtetik beherakoa izan da. Landu diren zonaldeak besteak beste, honako hauek izan dira: espigoia, Higer Itsasargia, Guadalupeko pistak eta inguruak, Jaizkibelgo antenak eta paradorea, Goikoerrota, Txiplao, Jaizubia, Ipiztiku, Amute eta Gaintzurizketako errekak eta Laondo, Txurtxipi, Asturiaga, Erentzintxiki eta Erentzinaundiko kalak. Beste lan berezi batzuk ere egin dituzte. Alde batetik, Guadalupeko gotorlekuko esparru ezberdinen garbiketa eta egokitze lanak, Arma Plaza Fundazioaren laguntzarekin. Beste alde batetik, Amute Kostako baratze eremuetan lan egin da, Foru Aldundiarekin koordinatuta, zonalde hau zeharkatzen duen erreka libratzeko. Egurrez eta adarrez beteriko bost edukiontzi erretiratu dira espigoian eta guztira 500 zabor poltsa inguru jaso dira 6 hilabete hauetan zehar.  

Entradas populares de este blog

Carta de un hijo a sus padres divorciados - Reflexión de Albert Espinola...